I Jardunaldiak (1997) Jasangarritasunerantz

Laurogeitahamarreko hamarkadan zehar, Vitoria-Gasteizek, Europako beste hainbat hirik bezala, garapen jasangarria sustatzeko prozesu bat jarri zuen abian, Ingurumen eta Garapen Jasangarriaren Arloko Politikarako Europako Erkidego Programan zein nazioarteko programa desberdinetan (Nazio Batuen 21 Programa ingurumen eta garapenerako, hiri jasangarrien Europako Karta, etab.) jasotako orientabideak jarraituz.

Testuinguru honetan, 1997an (Urriaren 6, 7 eta 8an) Vitoria-Gasteizek "Europako Toki Administrazioen Ekimenak Garapen Jasangarrirantz" izeneko Jardunaldi Teknikoak antolatu zituen. 277 parte hartzaile eta bertako zein nazioarteko hainbat hizlari bildu zituen bilera honetan jasangarritasunaren hainbat alderdi aztertu ziren, eta bere emaitza gisa ondoren laburbiltzen diren hitzaldiak jaso ziren (hitzaldiok gaztelaniaz edo ingelesez daude).